<TAG # 2004ko Abenduak 6 >

Zer da hau?

Ekintza politiko bat?
Eztabaida sistema bat eta hiritarren erabakia?
Net art-eko lan bat?
Gizarte eskultura bat?

Foro de Discusión

Baina nork parte har dezake?

Egitasmo hau <TAG>Taller d'Intangibles -en ekimena da, mundu osoaren partaidetzari eta edozein laguntza, sostengu, proposamen edo aholkuari irekia.

Wiki PWP Wiki Processor izeneko sofware-a erabilitzen da eta GPL izenpean banatzen da. Bere egilea Lars Ackermann da.

Foro PHPbb izeneko sofware-a erabilitzen da eta GPL izenpean banatzen da. Bere egilea phpBB Group da.

Hemen agertzen diren argazkiak stock.xchng -en daude, non baimena eman bait da merkataritzrako xedea ez duten helburuetarako. Bere egileak ondokoak dira: Mr_Ristoo ("After the rain 4"), piekes ("Frozen forest - 1") y jamie84 ("icy 4")

Gure eskerronak Selina Delgado-ri testu hauek euskarara itzultzeagatik!
Gure eskerronak Luis Felip-i eta Dani-i berauek galegora itzultzeagatik!

Kontaktua: constitucion@enlloc.org

Nola?

Wiki-an sartzeko klikatu hemen: (wiki temporalmente no accesible)

Edozein aldaketa sartzea erraza da. Egin behar duzun gauza bakarra aldatu nahi duzun artikulua aurkibidean bilatzea da. Behin artikuluaren orrian sartuz gero sakatu “editatu” klikatu eta egin aldaketa. Ondoren sakatu “ok” egindakoa gordetzeko.

Jakin ezazu, aldaketak sartzerakoan onartzen duzula zure ekarpenei Licencia de Documentación Libre GNU (GFDL dira ingelesez erabiltzen diren siglak). Honek esan nahi du edonork berridatzi, bana edo eta alda dezakeela edukia.

Lau hizkuntza?

Konstituzoiaren wiki-a jadanik gazteleraz dago eta badaude katalanerako, euskararako eta galegorako aurkibideak ere. Wiki-a aipatutako hiru hizkuntza hauetan ere eraikitzekotan gara. Hala eta guztiz ere, norbaitek hau egin nahi badu, aurrera! Testu ofiziala hizkuntza desberdinetan eskura daiteke ondoko helbidean: www.constitucion.es

Konstituzioa hizkuntza gehiagotan itzultzeak hizkuntza horien bilakaera desberdin bat ondorioztatu dezake. Beraz, hizkuntza bat baino gehiago ezagutzen duena animatzen dugu aldaketak hizkuntza horietan egitera edo besteek egindako aldaketak hizkuntza hauetara itzultzera. Dena dela, parte hartzen dutenen esku gelditzen da erabakitzea hizkuntza batek besteen bilakaera isladatuko duen ala ez.

Wiki bat?

Wiki-a al da sistemarik onena Konstituzioari buruz eztabaidatzeko?
Ez al da irekiegia eta aldakorregia?
Ez al da nahasiegia egiten diren proposamenei buruz eta berau (Wiki-a) bultzatzen dutenei buruz?
Ez ote litzateke hobe beste parte harte sistema edo/eta deliberazio mota bat?
Nolakoa izan beharko litzateke sistema hau?
Ba al dago erabili edo moldatu genezakeen sistemaren bat?
Sistema berri bat sortu beharko genuke?

Foro de Discusión